2012/11/22

Muxarra -2011


EGUNETIK EGUNERA ODOLA SAMINTZEN

Gema Lasarte, 1985

Egunetik egunera odola samintzen doakit, 
bidexidor lasai baten bila.
Egunetik egunera hitzak hutsean
dantzatzen hasi zaizkit
ohiartzun baten bila.
Egunetik egunera hilen zama erortzen ari
zait
karraxi gorri baten bila.
Bidexidor batetan jar dezagun geure
karraxien oihartzuna
ez dadin alferrikako bideetara ixuri geure
hitzen odola,
geure karraxien oihartzuna.

Gema Lasarte.1985

2012/07/28

aleak...uzta aurretik....


apur dezagun katea
kanta dezagun batea
hau da fandango
biba berango.

Munduan beste asko lez,
arta buruan oskolez.
Atzo aspertu nintzaden
maisuez eta eskolez.

Poeta naizen ezkero,
eztut zerurik espero.
Bederatzi kopla ditut,
lau zuhur eta bost ero.

Ilargiaren adarrak:
Handik zintzilik abarrak.
Gogoangarriak dira
zure bi begi nabarrak.

Zerutik dator harria.
Nundikan berriz argia?
Gau ilun honetan dakust
zure aurpegi garbia.

Martxoko oilar gorria,
inundik ez etorria,
goseak arintzearren
judu batek igorria.

Goizaldean eguzkiak
printzak daduzka bustiak.
Oso merke saltzen dira
euskaldunaren ustiak.

Gure amonak esan dit:
Aitak arnoa edan dik.
Joan zaitez tafernara
eta ekar zazu handik.

Euskeraren asturua
ezta gauza segurua:
Askozaz hobekiago
dabil munduan judua.

Eta hau hola ezpazan
sar nerila kalabazan.
Ipui txit barregarriak
kontatu nituen plazan.

© Gabriel Aresti 

2012/07/07

SORGIN IGANDEA ( KEPA AKIXO, 1974)






SORGIN IGANDEA
        Kepa Akixo, 1974
 
 
Gaur eta atzo euria
Herenegun ere bai
Izarrik gabe ilargia.
 
Ez hadila piloztu.
 
nahiz eta otz izan
Ez akela arropa kendu.
 
gaur betetzen banauk
Umatuko diat akerra.
 
gaur lapurrak ez dituk aterako.
 
Aberatsak ere ez.
gaur utsik dituk neska gazteen ogeak.
 
Hola dituk beti sorgin igandeak.
 

2012/06/30

Aspaldiko begiradak, leku bereziak...A

Urederra, benetan


Neguan


San Antonio ermita, Gorbeia atzean


Dimako kobazuloa 

Gure polikiroldegia !!!

Nervion ibaiaren urjauzia

Aurrera doa eguna...Betolatzan

2012/02/29


Bisita - Kirmen Uribe

[ ... ]
Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun,
ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi,
maitasun keinu bat besterik ez.